1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusia azaroaren 1 eta abenduaren 17 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren X. edizioa izan zen, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolaturiko bigarrena, eta bertan, Euskal Herriko 36 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 7 saio izan zituen, bakoitzean goiz eta arratsaldeko ekitaldiak izan ziren, horien artean 3 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 17an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Jon Lopategik irabazi zuen.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira 36 bertsolarik eta 9 epailek hartu zuten parte.
Bertsolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abel Muniategi
- Antton Mari Aldekoa-Otalora
- Iñaki Sarriugarte
- Jesus Mari Etxezarreta "Izazpi"
- Joxerra Garzia
- Mixel Itzaina
- Rufino Iraola
- Trino Azkoitia
Saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanporaketak: Hernani, Hendaia eta Laudion izan ziren, bakoitzean goizeko eta arratsaldeko saioa izan zen.
- Finalaurrekoak: Lesaka, Azpeitia eta Gernika-Lumon izan ziren, bakoitzean goizeko eta arratsaldeko saioa izan zen.
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Zazpi bertsolari sailkatu ziren eta hauei 1986ko txapelduna zen Sebastian Lizaso gehitu zitzaien. Goizeko saioa 11:30-tan hasi zen eta arratsaldekoa 17:00-tan. Honako hau izan zen azken sailkapena:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Jon Lopategi | 1886,50 |
2 | Sebastian Lizaso | 1845,00 |
3 | Xabier Euzkitze | 1851,00 |
4 | Andoni Egaña | 1813,50 |
5 | Jon Enbeita | 1798,00 |
6 | Mikel Mendizabal | 1779,00 |
7 | Imanol Lazkano | 1716,00 |
8 | Iñaki Murua | 1664,50 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsolari Txapelketa Nagusiak | ||
---|---|---|
1935 • 1936 • 1960 • 1962 • 1965 • 1967 • 1980 • 1982 • 1986 • 1989 • 1993 • 1997 • 2001 • 2005 • 2009 • 2013 • 2017 • 2022 |